Panderoa

Azalpenaargaz panderoa

Pandero musika tresna osotasunez erakustea da tailerraren helburu nagusia. Tailer bakoitzeko ikasle kopurua 4tik 10ra arte murgiltzen da, antzeko adinekoak.  Iraupena bost ordukoa da,  goizeko 9etatik 14:00etara. 11etan kafetxo bat hartzeko atsedenaldiarenkin.

Klaseak aurkezpena eta tresnaren kokapena organologian hasten dira: Euskal musika tresnak, zeintzuk dauden eta klasifikazioa. Panderoaren atalean agertzen direnak. Panderoaren definizioa eta datu batzuk tresnari buruz. Zer den, zeintzuk diren bere elementuak, nondik datorren. Atal honek ordu erdi irauten du. Geroago hasten dira lehengo ariketak: Nola hartu, lehengo kolpeak, idazteko era. Jarraitzen da Kalejira edo Martxa; Jota edo Fandangoa; eta  Arin-Arin edo Porrua. Hiru kasuetan erritmoa landuko da eta kopla batzuk ere banatuko ditu gu. Eta amaieran beste erritmoak eta aukerak ikusiko dira, baita zalantzak edo galderak erantzungo dira ere.

Tailerra ematen duen pertsona Aritza Bergarak da. Txalaparta eta Panderoko irakasle tituluduna da eta ia hogei urte daramatza klaseak ematen leku ezberdinetan.

Behar teknikoak

  • Erabili behar den bakoitzean, irakasleak jarriko ditu: Soinutresna mota ezberdinak (handiagoak, txikiagoak, egurrezkoak, metalezkoak…) ikasleek jo ahal izateko; gai lagungarriak: ordenagailu portatila eta DVDak; eta beste formatoetan dauden errekurtsoak (Bideoak, audiozko grabazioak, idatziak…)
  • Gela bat (tamaina taldearen arabera)
  • Aulkiak
  • Arbela

 

Bideoa