Haurrentzako eskulanak
Azalpena

Badira hainbat eskulan ezberdin haurren irudimena indartzeko eta bide batez ondo pasatzeko.
Globoflexia (adin guztietako). Globoak toleztu eta korapilatuz hainbat irudi egiten irakasten zaie
Kometak (8 urtetik aurrera). Zumez eta artilez egiten dira.
Makilajea (batez ere txikientzako,nahiz eta guztien parte hartzen duten). Aurpegia makilatzen zaie.
Kariokak (7 urtetik aurrera). Gorantza jaurtikitzen den uhin baten antzekoada. Berau egiteko kolorezko ohiala, papera, soka eta harea erabiltzen ditugu.
Lepokoak (6-7 urtetik). Koloretako italiar pasta erabiliz, lepokoak egiten irakasten diegu.
Mozorroak (adin guztietarako). Kartulinazko aurpeordekoak, beraiek koloreztatu behar dituzten pertsonai ezberdinekin.
Txapak (adin guztietarako). Koloreztatu behar diren eskuz egindako txapak edo pin-ak.
Panpinak (8 urtetik aurrera). Artilez egiten dira eta gero ahoa, begiak, oinak… jartzen zaizkie
Gatz botilak (6 urtetik aurrera). Kolore ezberdinetako gatzez betetako botilak
Poataleak (6 urtetik aurrera). Eguberritarako postaleak, urtebetetzekoak, …. Koloretako paperez, kotoiaz, margoez, zotzez … egiten dira.
Gomets-ak (txikientzako). Koloretako pegatinez markatutako irudiak egiten behar dituzte eta gero margotu.
Mugikariak (6 urtetik aurrera). Koloreztatu behar diren kartulinazko irudiak, hariaz lotzen dira gurutzatutako zume batzuei.
Ume homirudia (txikientzako). Pinturaz marrazki batzu margotu behar dituzte. Aldez aurretik amantalak prestatuko dituzte, ez zikintzeko
Opari kutxak (8 urtetik aurrera). Kartoiz, koloretako paperez, pinturaz, oihal tiraz… egindako kutxak.
Txotxongiloak, giltzariak.…
Behar teknikoak
- Tailerrak 3 begiralekin, karpa batzuk eta soinu ekipoaren laguntzarekin egingo dira
Bideoa


