Ze Esatek!
Azalpena 
Agertoki gainean hamar lagun batek dituen musika talde batek ezinbestean izan behar du musikaz gizatzeko helburua bere lehentasunen artean. Gainera, jorratzen duten musika era patxangara edo dantzarako doinuetara bideratuta badago (proposamen musikalak jaia eta dantza batzen baitu), are gehiago. Ze Esatek! 2008ko abenduan sorturiko talde gaztea da, beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuetaz osatzen dena (Trikizio, The Txortain's, Skunk, Harlax edota Nuke taldeak). Taldeak egiten duen musikaren doinuen algararen artean doaz etengabe abesti guztiak. Ze Esatek! taldetzarra da euren musika legez, eta taldearen filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea da, jendea giroan sartzea eta mugiaraztea taldearen estilo "ganberroa"-rekin. Jende asko festarako musika eskatzen ari da garraxika: Musikarekin ondo pasa eta dantza egiteko aukera berri bat izatea. Taldea saiatzen da egoera ilunak akorde baikorrez borrokatzen. 2010ean diskoa argitaratu zuten
Behar teknikoak
- 12.000 w. soinuan eta 24.000 w. argian
- 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin)
Bideoa


