Zarama

AzalpenaArgaz. Zarama

1977an Santurtzin sortutako euskal rock taldea. Euskarazko rockaren aitzindaria. 1994ra jardunean egon ziren. Hala ere, 2009an Birziklatua izeneko birari hasiera eman zioten Bermeon emandako kontzertuan. Hastapenak zalapartatsuak izan ziren single mitikoak argitaratuz. Lehen diskoak, “Indarrez” (1984), Zaramaren garairik indartsuena islatzen zuen. Hurrengo lanean, “Gaua apurtu arte” (1986), Tontxu Tabares gitarristak lagundu zuen taldearen soinua indartu nahian, baita ondoren kontzertuetan ere. “Dena ongi dabil” (1988) diskoan onena eman zuen Zaramak, disko biribila. Aipagarria da diskoari izena ematen dion kantua, Josu Exposito Eskorbuto taldeko kideak egin baitzuen (hasieran Zaramako baxu jotzailea izan zen). Hurrengo diskoetan giro berriak asmatzeko ahalegina egin zuen taldeak  "Iñaki, ze urrun dagoen Kamerun" eta "Zoaz Euskal Herrira" kantuek oihartzun handia lortuz. Taldeak 1994an Santurtzin eman zuen azken kontzertua.

2009an Zarama itzuli zen, eta apirilaren 18an Birziklatuaren biraren lehen kontzertua eman zuen. Abuztuan Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertua grabatu eta "Zarama zuzen!" zuzeneko diskoa argitaratu zuten (2009). Indarra eta ondo pasatzeko gogoa. Betiko Zarama bueltatu da

 

Behar teknikoak
  • Adostu behar dira

 

Bideoa