The Sparteens

AzalpenaArgaz. The Sparteens

The Sparteens taldekideak benetako kondaira ametsa bizitzen ari dira zuentzako berriro kantatzen dutelarik. Urteak iragan dira baina beraien hastapeneko freskotasuna mantendu dute. Oroi itzazue hainbeste taldeek interpretatu dituzten arrakasta guzti horiek (God Save The Queen, Jo ta Ke, Zoom zoom zang...). Beraien errepertorioa guztiz bir-masterizatua izan da egunez egun ezagutuko duzuen sorta berri hau eskaini ahal izateko. “Grandes Exitos Del Ayer” (2010) bilduma oso era seguruan hasi dute,  benetazko ye-ye zaleek aski ondo ezagutzen duten The Sparteens taldeko «Txus» abesti famatuarekin abiatzen baitute. Rock eta punk talde handien kantak twist estiloan birmoldatzen dituzte. 10 single-disko kaleratutako «Grandes éxitos de ayer» bildumaren baitan, eta single bakoitzak sorpresatxo bat dauka. The Sparteens taldeko kideen asmo haundiena twista berpiztea da. Maribelen ahotsak zaleak liluratzen ditu eta Douglas Nightingalen akorde demoinatsuek neska-mutilak dantzaraziko dituzte datozen herri bestetan. “Goatekeetan zuen laguntxoekin hiper ondo pasatzeko momentua biziko duzu gure kontzertu batean” dio The Sparteensek. 

 

Behar teknikoak

  • Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia.
  • Elektrikari  bat azaltzea montaiarako momentu batean

 

Bideoa