Split 77

AzalpenaArgaz. Split 77

Taldea rockeroa da. Baina, hemen Euskal Herrian "rock" deitzen dugun horretatik aldentzen den musika egiten duen banda. Split 77 entzun eta lehenbizi geratzen zaizuna, bere soinuaren nazioartekotasuna da. Hemengoa den bezala, hangoa edota haratagokoa ere izan bait liteke talde hau (orain urte batzuk nazioarteko ateren bat ireki zitzaien Ingalaterrako  aldizkari baten hileroko disko bilduman atera zen "Malkoa" kanta). Baina ez, Bizkaikoa da. Deustukoa. Elektronika eta rockaren mugaldeko lurrak esploratzen du Split 77 taldeak, hizkuntza propio batekin. Lokalean lan egiten bost urte isolaturik egon eta gero, hirugarren diskoarekin batera berpiztu da, berriki, laukote bilbotarra. Nahi zituzten kantak egin dituzte, buelta gehiegi eman gabe. Albumak ez du titulu berezirik, "77", hori bakarrik, taldeak bere burua islatuta ikusi duelako. Eta espektro guztiak daude: duela lau urte programazioekin egindako kantu elektroniko hutsak eta bateria batekin egin dituztenak. Crescendoa-ren errege kantu askotan. Beti intentsitatearen bila. Ez dakit zenbat hamarkadetako rockaren eraginak aitortzen dituzte mutil hauek: Velvet, Bowie, Smashing, Placebo... eta ziurrenik, denetatik zerbait utzi dute abesti hauetan, baina beti oso moderno, dena gaurkotua.


Behar teknikoak

  • Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan+neutro ta tierra
  • Oholtza estalia. Gutxienez 9m x 6m.
  • Elektrikari  bat azaltzea montaiarako momentu batean

 

 Bideoa