Ortophonk
Azalpena
Gasteizen 2000. urtean sortutako taldea. 70etako funk talde zahar baten arrastoan sortua, non DJ batek lagunduta sanplerrekin ere egiten duten beren eskaintza musikal aberatsa. Beraien eraginak musika beltzetik zein doinu latindarretik datoz. Esandakoa mugatzeko, honatxo eragin aitortuetako batzuk: James Brown, P-Funk, Idris Muhamad, Tom Jobim, Stevie Wonder, Mongo Santamaria, Ray Barreto, Deodato, Headhunters, Herbie Hancock. Bada, ezer gutxi, ikusten denez. Definiziorik onena: supergroovejazzfunklatinsoulhiphopbreak
Behar teknikoak
- 12.000 w. soinuan eta 24.000 w. argian
- 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin)
Bideoa


