Kerobia

Azalpenaargaz kerobia

Kerobia taldea 2001 urtean sortu zen, Iruñean, Mikel Zorillak (bateria) eta Xabi Fernandezek (kitarra eta ahotsa) Suhar taldea desegin zutenean. Egun Alberto Isabak (baxua), Mikel Isabak (teklak) osatzen dute laukotea. Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketaren sari nagusia irabazi zuten eta ordutik hainbat kontzertu garrantzitsu jo izan dituzte. Musikalki hunkigarria da oso Kerobiaren musika, akorde eta armonia sakonez hornitua. Tenpo-erdiko kantuak dira nagusi, teklatuek eta korda laukote zein tronpetekin aberastutako pop-rocka landuz. Him, Muse, Smiths edota euskal rockaren izen garaikideak datozkigu gogora (Berri Txarrak, Pi LT), baina Kerobiak nortasuna erakusten digu beste edozeren gainetik. Letren aldetik, Xabi abeslariak poesiarako grina agerian utzi du, etsipen puntu nabari batekin.       

2004an haien lehenengo diska "Kerobia" kaleratu zuten. Bi urte beranduago, "Rose Escargot" bigarren diskoa.      Ondoren proiektu berri batetan murgildu zen baita trilogia bat burutu. Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziak izan dira. Taldeak trilogiaren lehen entrega “Materia organikoa eta gainerakoak” diska 2008ko apirilean argitaratu zuen. Diska taldeak eman zuen pausu handiaren adierazle izan zen, taldea euskal rock berriaren lehenengo postuetan kokatzera eraman duelarik (2009ko apirilean Euskal Herriko talderik onenarentzako “Gazte saria” lortu zuen). Diskoa SGAEtik kanpo eta Creative Commons zigilupean kaleratu duzue, eta hori guztia, berriz ere, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen babesean. Ez da oso ohikoa zenbait disko dituen talde batek pauso hori ematea; aukera ausarta, dudarik gabe. Urte bereko maiatzean trilogiaren bigarren zatia den “Papera eta kartoia” diska kaleratu zuten, eta honekin batera, zuzeneko aurkezpen gira prestatzeko 5. kide bat elkartu zen, Rubén Matilla kitarrajolea. 2010eko Ekainaren trilogiaren azken lana kaleratu zen: "Ontziak". Honekin, 2008an hasi zen trilogia honi bukaera eman dio Kerobia taldeak, eta orain taula gainean egongo da taldea, trilogia honetan aurkeztutako abestiak zuzenean defendatzen.

 

Behar teknikoak
  • 16.000 w. soinuan eta 30.000 w. argian
  • 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin

 

Bideoa