Ken Zazpi

AzalpenaArgaz. ken Zazpi

1996an Gernikan jaio zen talde hau Eñaut Elorrieta (LUGARRI taldekoa) eta J.M. Arrontegi (EXKIXU taldekoa) bultzatuta. 2001ean arrakasta handiko "Atzo da bihar" diskoa argitaratu zuen. 2003an "Bidean" izenekoa. Bi urte beranduago "Gelditu denbora" disko akustikoak taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publikoa konkistatuz. Urte horretan Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zuten. 2007an “Argiak” diskoaren txanda izan zen. 2009an Victoria Eugenia Antzokian zuzenean grabaturiko "Ken Zazpi urte" diskoa iritsi zen. Taldeak Euskal Herriko pop-rock talderik loriatsuenetarikoa izanda, ospe handikoa, milaka disko salduz, bere entzuleari omenaldi bat bezala aurkeztu zion euren zazpigarren urteurrenean. Eta 2010ean “Ortzemugak begietan” diskoa argitaratu zuen, marka guztietan hautsiz. Talde honen oinarriak: kantu eraginkorrak, interpretazio bikainak eta soinu produkzio sistema egokien erabilpena. Horregatik taldeak errez harrapatzen du publikoaren arreta. Ken Zazpi euskal musikako talde handienen artean dago kokaturik. Sona handiko taldea. Bere sustraiak mantentzen dituen taldea da, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea.

 

Behar teknikoak
  • Argindarra: 60.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia.
  • Elektrikari  bat

 

Bideoa