Hesian

AzalpenaArgaz. Hesian

Sakanan (Nafarroa) sorturiko punk rock talde bat da.  Bandaren berezitasun nagusia bi ahots nagusi erabiltzea da, emakumearena eta gizonezkoarena. Letrek, gai sozial eta politiko zein pertsonalak jorratzen dituzte.Taldea 2006ean sortzen da bostkote gisa. Urte berean beren lehen abestia baita “Euskal Herriak Autodeterminazioa” grabatzen dute. Hau izango da abesti batean haizeak sartzen dituzten lehen aldia. Emaitzarekin pozik, iraunkorki haizeen sekzioa gehitzea erabakitzen dute. 2007an beren lehen lana argitaratzen dute. Ondorengo hilabeteetan Euskal Herrian beren lana ezagutaraztera emango dute. 2008ko urtarrilean, Lezoko Gazte Topagunerako, Zeru Gorriko Egunak abestia grabatzen dute. Hurrengo lana, "Herriaren Oihua", 2008ko udazkenean argitaratzen dute. Disko honekin Euskal Herriko jaialdi nagusienetan egotea lortzen dute. 2009ko bukaeran, bizkarrean 140 kontzertutik gora izanik, denboraldi batetarako kontzertuak emateari uztea erabakitzen dute, hurrengo diskoaren sorkuntzarekin hasteko. Ahotsean Mireia eta gitarran Xabi taldean sartzen dira. Eta 2010eko udaberrian, beraien hirugarren lana kaleratzen dute: "Borrokatu eta Irabazi".

Behar teknikoak

  • 16.000 w. soinuan eta 30.000 w. argian
  • 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin)

 

Bideoa