Esne Beltza
Azalpena 
Etzakit taldean ezagun egin eta azkenaldian Fermin Muguruzarekin aritu den Xabi Solanoren talde berria da Esne Beltza. Jotze orduetatik, bidaietatik, Fermin Muguruzaren azken biran mundu erdiko hoteletako logelatan sortzen ziren solasaldietatik, sortzen da Esne Beltza, proiektu musikal berria. Esne Beltza, Fermin berak proposatutako izena da. Bi koloreekin jolasten du: txuria eta beltza , musika beltza txuriek egina. Orain dela gutxi argitaratu duten “Made in Euskal Herria” izeneko CD singlean hori azaltzen da: reggae, ska, hip hop-aren nahasketak horretara gobidatzen gaitu, dantzara eta festara. Xabi Solano (Etzakit, 4 Itzal, Fermin Muguruza Kontrabanda, The Solanos, Afro-Basque Fire Brigada) buru delarik eta zortzi musikari gehiago, abentura musikal berrien bila. Gehiengoak Ferminek azkenengo girarako sortu zuen bandako partaideak dira. 2008an sortutako taldea bada ere, eskarmentu handiko musikari ugari bildu dira bertan. Sagarroi, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza, Joxe Ripiau, Etzakit edota Izotz moduko taldeetan jardundakoak. Taldea osatzen dutenek, batik bat reggae, ska eta hip hop erritmoak dituzte gustuko, eta musika estilo ezberdinak nahasten dituzte kantuetan; dantzan aritzeko. Beraz, oraindik taula gainera jauzi egitekotan den musikari ezagunen proiektu berria. Gainera, herri honetan erreferentzia izan diren hainbat talderekin aritutako musikariak izanik abesti ezagunak gozatzeko aukera ere izango duzue. Soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa da, estilo zehatzik gabe, estilo ezberdinak biltzen direlarik. Gauza zaharrekin batera, berriak, kontzertuetan festa giroa sortuz. Euskal panorama musikalean haize-bolada freskoa, afro eraginpean.
Behar Teknikoak
- 16.000 w. soinuan eta 30.000 w. argian
- 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin)
Bideoa


