Bunpada Sound

Azalpena                                   argaz bunpada

Bunpada Sound-ek eta E.H. Anitzak kolektiboak “Anitzak Hitzak” izeneko diskoa 2010ean kaleratu zuten.  Asier Ercilla, David Nanclares eta Endika Abella “Lahaine”proiektu berri honetan batu egin dira harresiak etengabe eraikitzen eta suntsitzen diren garai hauetan, aniztasuna ardatza duen musika eta hitzak plazaratuz, horretarako bertoko eta beste jatorrietako musikarien laguntza izan dutelarik (Euskal Herria, Maroko, Angola, Kantabria, Irlanda, etab). Musika mota asko eta beraien artean ezberdinak aurkitu ditzazkegu proiektu deigarri honetan: musika, bertsolaritza, hip-hop-a eta multimedia nahasten ditu. Gure euskal musika tradizionala eta munduko beste leku askotik jasotako ekarpenak (flamenko, raï, ballenato, etab). Munduan zehar bidaiatzeko hainbat kanta, barneko eta kanpoko heziak gainditu nahi dituen ekimena. Hirukotea bidai berri bati hasiera emateko batu egin da. Hau duzue emaitza, iraganan eta orainan murgiltzen den proiektua, rap-a, rock-a eta sustrai ezberdinetako bertako musikak helburu berdin baterako batuz... musika tankeren eta jatorri ezberdinetako pertsonen arteko elkartrukea.

 

Behar teknikoak    

  • 12.000 w. soinuan eta 24.000 w. argian
  • 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin)

 

Bideoa