Banda Batxoki

AzalpenaArgaz. Banda Batxoki

Banda Batxoki taldearen proiektua 2000. urtean sortu zen Txantrea auzoan. 2002ko martxoan taldeak bere lehengo kontzertua eman zuen. Ondoren, Euskal Herriko geografian zehar, kinki tour izeneko birari ekin zioten “punk de guerrillas” eginez. Lagunen artean, tabernetako gau beroetan egiten diren ezinezko proiektu horietariko bat izatetik, bost urtez saioetan luzatu eta gero, baldintza desberdinetan eta musika tresnaz ezer jakinetik, zer edo zer jakitera, disko bat kaleratzeko ausardia izan zuten 2006. urtean. Musikalki punk eta rockaren artean definitu daiteke Banda Batxokiren musika, baina esan beharra dago, musika baino gehiago ikuskizun musikala egiten dutela eszenatoki gainean. Dena den, taldearentzat garrantzitsuena kontzertuetara doan jendearekin disfrutatzea da. Eta Chavela Vargasek abesten duen bezala: “Nahi duzuna emango dizut, baina muxuak ez dizkizut bueltatuko”. Iruñeko Txantrea auzotik, Banda Batxoki: jan goikoa eta lege txarra

 

Behar teknikoak

  • Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia.
  • Elektrikari  bat azaltzea montaiarako momentu batean

 


Bideoa