Trikizio
Azalpena 
Egun, sei lagunez osaturik dago: lau musikari eta bi teknikari.
Xabier Arakama (ezbairik gabe, taldeko liderra den trikitilari peto-peto hoietakoa. Ez duzue berehalakoan oporretan topatuko gizona eta tarterik badu, bere triki maiteak konpontzen ihardungo da. Euskal Herriko txoko eta zirrikituak edonork baino hobeki ezagutzen ditu...), Iban Larreburu (baterijolea), Iban Gurrutxaga (gitarjolea, taldea zoratua dabilenean, denon aita balitz bezala babestu eta zuzentzen du), Jon Arruti "tuti" (baxujolea), Iban Zubeldia (argiztapenak) eta Paskal Etchepare (Iparraldeko soinu teknikaria).
Zegamarrek inor ez dute geldi uzten zuzenekoetan. Euskal Herriko plazetan kontzertu gehien eskaintzen dituen trikiti taldea da hau. Euskal abesti ezagunen errepertorio zabala eskaintzen dituzte emanaldietan: hasi kalejiretatik, Su Ta Gar, Berri Txarrak edo Negu Gorriak taldeen abestietaraino. Trikitia, erromeria eta dantza; berba horiek bat egiten dute Trikiziorekin. Disko berriarekin datoz, gainera....
Behar teknikoak
- Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia. Gutxienez 9m x 6m.
- Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean, arazoren bat egon ezkero konpontzeko.
Bideoa


