Patxi eta Konpainia
Azalpena
Dantzaren aukeran, dantzaren inguruan. 1997tik 2004 arte, "Tapia eta Leturia" eta "Batbiru" taldeekin ari zen Patxi Perez. Gaur, elkartasun gaitza lortu du "Konpania" taldearekin. Hark bezala, musika eta dantza festara erakartzea dute griña. Publikoarekiko harremana da gain gainekoa beraientzat: harremana dantza aretoan egiten da, bertan Patxik urratsez urrats jendea gidatu eta dantzan harrarazten duenean, gelak edo plazak osoki dantzan ezartzen ditu. Fandangoak edo euskal jauziak (mutxikoak) nahasten dira "mazurka", "bourrée" edo beste "skotish"ekin. Musikari, dantzari eta publikoaren arteko elkartze benetakoa eta aktiboa. Horra nun dudarik gabe gorpuzten den musikari, dantzari eta publikoaren arteko topaketa erreal eta aktiboa, Euskal Herri eta beste herrikoen arteko dantza tradizionalen elkartzea. Horretarako kontzertua dantza erakusketa batez hornitua, hau da, “Dantza piko”. Musikariak Patxi Perez dantza antolatzailearen inguruan elkartzen dira. Han eta hemengo dantza eta musika tradizionalak eskaintzen dizkigute.
Behar teknikoak
- Argindarra: 20.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia.
- Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean
Bideoa


