Obaneuke

Azalpenaargaz obaneuke

Obaneuke gipuzkoar laukotea (Saioa trikitilaria, Iñigo baterijolea, Harkaitz baxujolea eta Alazne panderujolea) 2007an sortu zen, Euskal Herriko xoko eta bailarak bixitatzeko aitzakian eure euskal errepertorioa eskeintzeko. Taldearen estiloa eta airea trikitixa batek markatzen du, eta honek ematen dio ukitu original eta bertokoa; bateriak erritmoa ematen dio , fandango nahiz rantxera, bixi-bixiak izan daitezen; eta abestiei fondoa emateko baxu batek hartzen du papera. Errepertorio guztiz tradizionala dute. Plaza batean euskal dantzak edota dantza-helduan egiteko giroa ikusten badute, bi trikiti jartzen dituzte duo-an jarduteko. Bikote gisa egiten dute ere, betiko trikia eta baxua baina “caja de ritmos” batek lagunduta.                            

Audio-ekipoa ere taldearen kontu joaten da, eta honekaz batera argi-joko bat azken teknologiaz (Led sistema). Errepertorioari dagokionez,  euskal musika darabilte orokorrean; rantxera, euskal dantzak, umeentzako abestiak...  honez gain, bertsioak ere egiten dituzte. Taldeaz  lanerako seriotasuna, puntualitatea eta kalitatea aipatu genuke. Denen gustukoa egitea zaila bada ere, ahalegina egiten dute, egiten dakitena ahal bezain ondoen egiten. Obaneuke taldea tradizionala izanda, oso proposamen berria eta berezia da beraiena. Talde honen musika irrifarra bezain distiratsua da. Sinple, merke eta atsegina.


Behar teknikoak
  • Argindarra: 4.000 W. Entxufe arrunta
  • Oholtza estalia: 8m x 6m
  • Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean

 

Bideoa