Mikel Hats
Azalpena
Bi anaiek, Mikel-f gitarjolea eta Mikel-d bateriajolea, 2008ko urtarrilean erabaki zuten elkartzea dantzaldi talde berri bat muntatzeko. 4 kidekoa (gitarra, trikitixa, gitarrapala eta bateria). Mikela neska trikijole eta abeslaria (hiru basajaunen artean oreka pixka bat ekarriko zuelakoan…) eta Mikel-i gitarapaljolea laster ezagutu zituzten. Giro ona eta berehala heien artean sutximista piztu zen! Azkenean Mikel Hats izena taldearentzat erabaki zuten hautatzea, euskal mitologian Mikelats Mari euskal lurraren jainkosaren bi semeetako bat delako.
Horrela hasi zen taldearen ibilbidea eta orain darrai, Iparraldeko edo Hegoaldeko edozein txokotan jotzeko asmoarekin. Kantu gehienak euskaldunak dira, gure kultura eta gure hizkuntza hal bezain bat biziari nahi dituztelako. Badabiltza ikusentzuleek mementu onak iragaten ikusteko gogoarekin, jaia gozatuz eta barnekoak askatuz! Orduan zatoz euregana, jendeak topatzeko, zure aste pisua arintzeko, neska eta mutil jatorrekin ongi pasatzeko…eta gainera Rammstein trikiarekin joko dizute ere, burua astintzekoa. Etorri bai, etorri lasai!!
Behar teknikoak
- Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
- Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean, arazoren bat egon ezkero konpontzeko.
Bideoa


