Lisker

AzalpenaArgaz. Lisker

Eibarren sortu zen. Hasieran euskal talde progresiboa izan zen, flauta, gitarra akustikoak eta folk giroak. Ziuraski boskote hau zen soinu “etniko”aren azkenetariko euskal taldea. Bere musika hard rock oinarritutako estiloari flauta gehitzen zion deskriba genezake. 1979. urtean orain oso zaila topo egitea den disko bat kaleratu zuten: bost minutu inguruko kantak, denbora lasaiak eta motelak non flautak eta kitarrek protagonismoa zeukaten, flautaren distira gogorragoa diren blues gitarra riffekin egiten zuen kontrastea... Psikodelia eta rock irekia. ”Space” rock edo hard rock ona eta zaharra (Deep Purple, Black Sabbath edo Uriah Heep) gustoko duen jendeak disfrutatzeko modukoa. Orain kalitate handiko musika egiten duen erromeria taldea bihurtu da. Hauek dira dituzten musika tresnak: gitarra (Josemi), baxua (Jabi Zabala), teklatuak (Xabi), bateria (Josean) eta abotsa Naroa). Sortzaileetariko bat geratzen da, Jabi Zabala hain zuzen ere. Neska gazte batek abesten du taldeari kutsu berezia emanez. Publiko guztientzat.

 

Behar teknikoak
  • Argindarra: 40.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia. Gutxienez 9m x 6m.
  • Elektrikari  bat azaltzea montaiarako momentu batean

 

Bideoa