Azalpena
Erromeri talde bat baino gehiago, “ekipua”. 1997an Maitane Ayerza (trikitixa) eta Aiora Urdangarin (pandero eta ahotsa) eszenatoki gainera jotzera igo ziren, Trikiti jaialdi batean. Zigor Sagarna baxujolea Aintzina taldean dago ere bai. Jon Mari Beasain Etzakit eta Mal De Ojo taldeetan ibili zen eta orain Esne Beltza taldean ere badabil. Azkenik Iñigo Muñoz, baterijolea. Maitanek eta Aiorak hainbat trikitixa txapelketan parte hartu eta gero, 2004an txapelketak utzi eta erromerietan jotzea bilakatu zen helburu nagusia beraientzat. Eta
Laket taldea sortu zen. Ordezkoak behar izan dituztenean ohorezko ordezkariak eduki dituzte: Ion Oiartzun “Jomes” (gitarra eta baxua) eta Iñigo Lurgain (baxua) esate baterako. Bi neskek taldeak egiten duen musikari kutsu berezia ematen diote. Lau orduko erromeriak egiten dituzte. Errepertorio guztiz herrikoia, guztion ezaguna, disfrutagarria. Dena euskeraz eta ondo egiten dute. Entzun eta gozatu !!
Behar teknikoak
- Ekipo txikia: ASD 3000 W R.M.S
- Ekipo txikia + subgrabek: ASD 5000W R.M.S
- Ekipo haundia: Nexo PS-15 subgrabekin 7500 W R.M.S eta argike mobilekin
Bideoa