Imuntzo eta Beloki
Azalpena
Imuntzo eta Belokiren musika Euskal Herriko eredu bikaina da. Kantu alaiak, freskoak, dantzagarriak eta baikorrak, tradizioari loturiko doinuak, kopla eta kantu herrikoien errekuperazioa, gure paisaje zein naturari buruzko irudikapen zoragarriak, hala nola gure oroimenean eskegitzen diren iparraldeko melodia gozo bezain nostalgikoak, ofizio zein sena handiz nahasten ditu berean, tradizioa eta modernitatearn arteko oreka egonkorra lortuz eta sentsazio bizigarrien aldeko apostu argia eginez. Erromerietan trikitixaz gain, tex-mexa, cumbiak, polkak...jotzen dute. Musika alaia eta letretan ironia eta baikortasuna nahasten dituzte. Beraien kantuek harrapatu egiten gaituzte festa koloretsuaren sarean eta eskutik hartuta ametsetako dantza helduaren gune zirraragarri horretarantz garamatza, gure gogoan betiko iraunerazteko.
Behar teknikoak
- Argindarra: 26.000 w. 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia: gutxienez 9m x 6m
Bideoa


