Honat

AzalpenaArgaz. Honat

Aurten Xabi Ugarteburuk (Amaiur taldeko trikitilari ohia) sortutako talde berri honen ideia azken urte hauetan berbenek izan duten eboluzioa jarraitzea da. Honat taldeak Amaiur taldea eredu bezela hartuta, euskal kanta folklorikoen ikuspegi tradizionala alde batera utzi eta rock hurbilera bat hautatu du. Betiko kantak ahaztu gabe baina rock, ska, reggae eta antzeko erritmoez beterik. Euskara oso maitea duten arren, kantak hizkuntza guztietan kantatuak izango dira, euskara, gaztelania eta ingelesa batik bat. Publiko gazteari bereziki zuzendutako ikuskizuna da. Bertsionatzen dituzten taldeen artean honakoak dira batzuk: Esne Beltza, Betagarri, Joxe Ripiau, Lin Ton Taun, Etzakit, Skalariak, Ze Esatek, Hertzainak, Negu Gorriak, Amparanoia, Obrint Pas, The Pogues, Celtas Cortos eta beste hamaika talde, beti ere publikoak salto egin dezala helburu. Ezin dugu ahaztu, noski, trikitilari bat izanda, kanta eta kanta artean dantzaren bat ere izango dela ikusle ausartenek beraien dohainak erakus ditzaten. Hauxe da Honat, oihu zuzen eta garbia, eta denak plazara datozela . "Honat! Eta etorri festara"

 

Behar teknikoak
  • Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
  • Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean

 

Bideoa