Gozategi

Azalpena                          argaz gozategi

Trikitixa talde berrien artean, Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebek eta Iñigo Goikoetxeak osaturiko hirukoteak izan du arrakasta handienetakoa. Trikitixa eta erritmo latinoak, bereziki cumbia eta merengea, doinu bikain, entzunerraz eta dantzagarrietan biltzeko sekulako trebezia erakutsi du Gozategik. Horrek ahalbidetu dio Euskal Herritik kanpoko zenbait folk jaialditan parte hartzera, eta gure herrietako festak alaitzeko ezinbesteko talde bihurtu. Talde honek dantza egiteko egarria ematen du, eta bere musika fruituen koktel bat da.

Orain beraien emanaldi normalak egiteaz gain Gozategi Plazanizeneko formatua atera dute, hots, taldearen betiko abestiak eta beste abesti batzuk espreski prestaturik ikuskizun honetarako, entzulegoak parte hartzeko. Taldearekin bi bertsolari eta lau dantzari dira partaideak, bertsotrama eta dantzapiko moduan nahasturik.

 

Behar teknikoak

  • 12.000 w. soinua
  • 24.000 w. argiteria (6 buru mugikorrekin)

 

Bideoa