Erlaxi

AzalpenaArgaz. Erlaxi

Erromeria talde hau ondarrutar batek (Jabi), mallabiar batek (Andere) eta bediar batek osatzen dute. Erlaxi izena izan aurretik Iruxur izena zuen. Hirukote honek soinu freskoa eta modernoa egiten du,  egungo panorama musikalean dantzatzeko onena egiten bait dute (momentu honetan euskal panorama musikalean erromeria egiteko dagoen honenetarikoak). Gaur egungo kantak, triki-folk, euskal rock klasikoak eta arrakasta handikoak euskaratuta. Lehengo, gaurko eta betiko abestiak. Denetatik pixka bat jotzen dute, baina ia gehiena euskeraz. Euskal abestietan barietate haundia dago eta jendeak gustoko du. Herrietako plazak girotzen dituzte, eta urtetik urtera gehiago gozatzen dute eszenatoki gainean.  Etorri eta ezagutu, Euskal herriko plazetan ibiliko dira.

 

Behar teknikoak

  • Argindarra: 20.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia
  • Elektrikari  bat azaltzea montaiarako momentu batean

 

Bideoa