Arizgoiti

Argaz. ArizgoitiAzalpena

Kolore eta festa usainez beteriko musika egiten du talde honek, bizitzak hainbatetan eskaintzen digun atsekabeen ihes eta esistentzia bera eramangarri suertatzen duen alaitasuna gure barruraino sarreraziz. Zalantzarik gabe, Arisgoiti  taldearen lana distiratsu eta pertsonala da. Abestiek eraikitako unibertso bero, koloretsu eta dantzagarria osatzen dute, beti ere entzule eskuzabalaren sentsibilitatea helburu duelarik. Publikoari eskaintzen dion musika jai gisakoa da taldeari bere festetako unerik alaienak emateko prest baitaude beti.
Plazetan euskal dantzak edota dantza-helduan egiten dituzte. Errepertorio guztiz tradizionala daukate, euskal musika orokorrean: rantxera, euskal dantzak, nagusientzako kantak...  Honez gain, bertsioak ere egiten dituzte. Bere ikuskizunean gauza berri batzuk topo egingo dituzue: “La camisa negra” euskaratuta (“Alkondara beltza”), “Paquito el txokolatero” kantaren hip-hop bertsioa… Euskal berbena ona da hau.

 

Behar teknikoak
  • Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia
  • Elektrikari  bat azaltzea montaiarako momentu batean

 

Bideoa