Drindots
Azalpena
25 urte baino gehiago duen talde lazkaoarra. 1981. urtean hamabost urte zeukatenean Josune Albisu, Jon Urdangarin, Mikel Agirrezabala eta Alberto Pelaez Arrano Beltza taldea osatu zuten. Hortik aurrera aldaketa ugari izan dira taldean. Josune eta Alberto utzi zuten. Egun, Urdangarin eta Agirrezabala jarraitzen dute taldean, Igor Oiarbide, Iker Piris eta Joxean Floresekin batera. Izen aldaketa esanguratsua izan zen, 80. hamarkadaren bukaeran. 1992. urtean beraien lehenbiziko diskoa “Maritxu” grabatu zuten eta arrakasta handia lortu zuten horrekin. Geroago “Made in Plaza” , “Delilah” eta beste bertsio bat, oso ezaguna izan zen “Ebamirentxu”, kaleratu zituzten. Drindots taldeko ibilbidean 1.400 kontzertu baino gehiago eman dituzte. Plazetan beraien zale bat baino geratzen ez den arte jotzen jarraitu nahi dute.
Behar teknikoak
- Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
- Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean.
Bideoa


