Dangiliske
Azalpena
Esan genezake ez gaudela "musika talde" tipiko baten aurrean, musika egiteko batzen diren lagun koadrila baten aurrean baino. Bakoitza mundu desberdinetatik etorri arren, euskal kulturak eta folkloreak batzen gaitu edo gure musika horri eutsi nahia. Betiko kantuak, herri honen tradizioa, baina geure erara. Eta betiko errepertorio honi Europa eta Ameriketako beste herri batzuetako abestiak eta musika gehitu dizkiogu, musikaren bitartez hain ezberdinak ez garela ikusi dugulako. Eta musikarekin batera, musika tresneriari ere bere garrantzia zor diogu: “Kantua kantu denean, kantaria ez da ikusten, kantuak du ezkutatzen…"
Erromerian zehar bi dantzari-gidariek urratsez urrats jendea gidatu eta dantzan harrarazten dute, eta plazak osoki dantzan ezartzen dituzte. Musikari, dantzari eta publikoaren arteko elkartze naturala eta aktiboa lortu nahi dute, azken finean musika kontzertua eta dantza erakusketa batez hornituta.
Behar teknikoak
- Argindarra: 10.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia
- Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean
Bideoa


