Aiko
Azalpena
Aiko musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da. Badago dantzatzeko beste modu bat, musikaren aurrean gure gorputzak duen erantzun naturalari atea zabaltzen diogu, eta, modu berean, dantza tradizionalari. Denbora igaro ahala dantzatzeko era tradizional hau, naturala, ergonomikoa eta erraza, ahaztu egin dugu. Bestalde, dantzak ikasteko eta praktikatzeko gune naturala herriko plaza izan da. Lehenago nagusiak imitatuz ikasten genuen, plazan, kioskoaren bueltan, edo etxeko sukaldean... Era natural, lasai eta dibertigarri batez jo eta dantzatzen saiatzen dira, dudarik gabe dantzatzeko beste modu bat dagoelako.
Behar teknikoak
- Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia.
- Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean
Bideoa


