Txan magoa

Azalpenaargaz txan

Ordu beteko magia emanaldi berria  haur eta heldueei zuzenduta. Txan Magoak ikusleak hunkitzea, zirrara eragitea du helburu. Bere magia oso zaindua da, eta ez da trikimailuez soilik baliatzen, mezuari ematen dio gero eta garrantzi handiagoa. Magia egiteko apenas behar du tresnarik eta are gutxiago tramankulu arraro edo mekanismo zailik. Esku artean erabili ohi dituen tresnak edozeinen eskura daude : soka bat, artaziak, karta sorta bat, ura paper mutur bat… eta ilusioa sortzeko berezko dohainak : gorputz adierazpena, eskuen trebetasuna, ahots erakargarria eta irribarrea. Txanek magia egiteko oholtza bat, trikimailuak esku artean eta ikusleak besterik ez du behar, izan ere, sinetsita dago magia, inon gertatzekotan, ikusleen baitan gertatzen dela, haien ilusioak eraginda. Magoak ere ez du magiarekiko ilusioa galdu behar, ez da nahikoa trikimailua egiten jakitea, ilusioa transmititzen jakin egin behar da.


Baldintza teknikoak

  • Eskenatoki estalia gutxienez 4m x 3m-koa haur kopurua txikia bada
  • 200-300 haur baino gehiago izan ezkero 8m x 6m-koa gutxienez.
  • Argindar toma bat eskenatokitik gertu. 
  • Mahai txiki bat.
  • Eskenatokiaren atzekaldea irekia bada, teloi beltz bat berau estaliko duena.

 

Bideoa