Tor
Azalpena
Umeentzako, helduentzako (12 urtetik gorakoentzat gomendatuta) eta hurbileko magia saioak eskaintzen ditu, zutik jendearen aurrean saioan zehar. Magiaren ilusioa ikusleengan barneratzen da saio magiko, fresko eta umoretsuan. Umeen kasuan, umeak (4 urtetik gorakoentzat gomendatuta) dira protagonista nagusiak, magiaren lekuko zuzenak dira sarritan magia eurok egiten dutelarik. Hurbileko magiaren kasuan, magoak magia egiten du ikusleek inguratzen duten bitartean (7 – 8 pertsona); 10-15 minututan zehar hurbil-hurbiletik ikusleak mirari sinestezinen lekuko izango dira sarritan euren eskuetan sentituz. Gero magoa beste talde batetara hurbilduko da magia egiteko.
Behar teknikoak
-
Entxufe bat eszenatokitik gertu
-
Aldagela
-
Karga-deskargarako aukera
-
Ibilgailua aparkatzeko tokia
Bideoa


