Marsel magoa
Azalpena
Ongi etorri mundu magiko batera, non, ilusio eta fantasia apur batekin, dena posiblea den. Marsel Magoak bai umeak bai helduak gozarazten ditu. Edozein ospakizunetan parte har dezake. Marsel-ekin fantasia eta errealitatea elkartzen dira. Magia eta umorea bat datozen ikuskizuna eskaintzen digu.
- Haurrentzako magia: Fantasia eta errealitatea elkartzen diren momentua. Marsel-en umore eta laguntzaz umeei zuzenduriko aparteko ikuskizuna
- Magia hurbila: 5-100 pertsonentzako. Egokia da ikuskizun txikiak egiteko, afariak, bazkariak...Iraupena kontratazioaren arabera da. Soinu ekipoa ez da behar
- Formatu txikia: 50-250 pertsonentzako. Egokia da eszenatoki txikietan, kafe antzokietan edo kultue etxeetan egiteko. Ordu beteko iraupena. Soinu ekipoa, argiak eta 3 x 5 eszenatokia magoak eramaten ditu.
- Formatu handia: 100-700 ikuslentzako, haurrak zein helduentzat. Eszenatoki handietan eta antzokietan egiteko egokia da. Iraupena ordu bateoa da. Soinu ekipoa, argiak eta 3 x 5 eszenatokia magoak eramaten ditu.
Behar teknikoak
- Ibilgailuarentzako sarbidea eta aparkatzeko tokia
- 220 v. argindar toma bat
- Aldagela. Posiblea bada, komuna bat gertu
- Oholtza egonkorra iskiliarekin. Oholtzarik ez badago, zorua garbia eta sikua
- Muntaiarako denbora bat behar du, eta desmuntaiarako 40 minutu.
Bideoa


