O+Hatz
Azalpena
Euskal tradizio folklorikoaren eta esperimentazioaren soinu beroa. Txalaparta (batzuk prozesatuak), trikitixa, panderoa, alboka, txistu eta danbolina, xirula, steel drum-a eta tabla indiatarra. Eta musika tresna guzti hauez gain, bateria eta perkusio gehiago. Horretarako beste bi pertsonen laguntza izaten dute, musikaria bata eta soinu teknikaria bestea. Kontzertuetan guzti hau ikusteko aukera izaten da, indarra eta ikuskizuna nagusi diren zuzeneko emanaldi batean. Egungo aurrerapenei esker, zenbait kasutan soinuak prozesatuaz efektu ezberdinak lortzen dituzte, gaur egungo ukitu bat emateko asmoaz. Kontzertuaren behar teknikoei buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, rider bat bidaliko genuke, zehaztapen guztiekin.
Behar teknikoak
- Argindarra: 30.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
- Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean, arazoren bat egonezkero konpontzeko.
Bideoa


