Aintzina
Azalpena 
Lau adiskide musikarik filosofatzeko eta maite duten musika jotzeko geratzen dira. Antzinako euskal abesti narratiboetan oinarritutako proiektua eta doinu instrumental berriak herri musikan sustraitakoetatik sortzen da taldea. Eta bururatzen zaizkie abestiek istorioa izan beharko dutela, doinua eta hitzak tradizionalak, baina ezezagunak izango direla…Instrumentalak berriak badira euskal tradizioan, moldaketa berria beharko dute. Abestiak serioak, instrumentalak berriz alaiak. Moldaketak akustikoak. Ederki. Taldeak jotzen du musika irlandarra. Melodiak akorde modernoekin erantsita; baxuak ematen dien indarra eta abeslariaren kantaera oso egokiak dira. Eta errepertorioa, erabat gustagarri. Euskal kantu zaharrak, instrumental berriak, eta irlandar tarteak oso ondo josten dira. Doinuetako batzuk berriak dira, garai bateko joerak jarraituz sortuak. Doinu zaharrek berriz konponketa berriak dituzte. Kontzertu bikainak, inondik ere. Egin dezala ibilbide luzea Aintzina taldeak!
Behar teknikoak
- Argindarra: 16.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
- Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
- Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean, arazoren bat egon ezkero konpontzeko.
Bideoa


