Azalpena

Itturrin mota guztietako
sonorizazioak antolatzen ditugu: dantza-erakustaldiak, jaialdiak,
sari-banaketak, ekitaldi publikoak, etab... Etengabeko lanaz sendotu
gara, arlo honetan dauden aldaketa teknologikoak zuzenean ezagutuz.
Bezeroei lana erraztearen aldeko apustua egin dugu. Gure ekipamenduetan
teknika digitalak eskaintzen dituen aukera guztiak eskeintzen ditugu
(CDa, mp3 irakurgailua, USB portuak ordenagailuetarako…). Tamaina
guztietako soinu ekipoak eta argiztapen ekipoak alokatzen ditugu.
Kalitate handiko materialarekin, marka ezagunenekin eta profesional
hoberenekin lan egiten dugu. 800 watiotik 34.000 watiora ASD, Electrovoice edo Martin Audio ekipoak alokatzeko aukera daukazue.
Behar teknikoak
* Argindarra: kontratatzen den ekipoaren arabera
* Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean, arazoren bat egonezkero konpontzeko
Bideoa