Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txotxongiloen paperezko istorioak

Txotxongiloen paperezko istorioak

2011/01/11

Behi Bi´s txotxongilo taldeak prestatu duen azken ikuskizuna dugu hau. Ohi denez, aukeratu duten gaia oso egokia, hezitzailea eta interesgarria da. Bost eta hamabi bitarteko haurrei zuzenduta, betiko teknikak eta teknika berriak uztartuz taularen gainean ikuskizun zoragarria bihurtzen dute.

Lutxik nahi duen guztia dauka, gurasoak ditu eta azken belaunaldiko milaka jostailu ere, baina bakarrik sentitzen da. Bere gurasoak lan eta lan dabiltza egun osoa eta ez dute berarekin jolasteko astirik, baina egun batez Trompi erosi zioten, txakurtxo bat. Azkenean badu norekin jolastu. Baina Trompi hazten doa, traba gehiago sortzen ditu eta ezin du oporretara familiarekin joan, beraz gurasoek zabortegitik gertu abandonatuko dute txakurra. Bertan Juan eta Bioleta anai-arrebak bizi dira, ez etxerik, gurasorik, jolasteko astirik, amesteko astirik ere ez dutenak, zabor artean bilatzea bakarrik egin dezaketenak. Egun batez Trompi topatzen dute, maitasun pixkat badute behingoz. Lutxi bere txakurra bilatzen zabortegira iritsi da. Lauok elkar ezagutu, elkar jolastu eta parre egiten dute. Irudimenak eta laguntasunak, pozez eta zorionez bizitzeko aukera eskeintzen die.