Sexualitatea gai debekatua
Begibistan da, egungo jendartean, haur eta nerabeen heziketan sexualitatea ez dela zeharka lantzen. Sexualitatea gai debekatua eta ezkutua izaten jarraitzen du. Hau dela medio, haurrek, gazteek eta helduek gai honetan hutsuneak dituzte. Bizi garen jendarte honek sexualitate eredu karratua inposatzen du eta honen ondorioz jarrera mugatuak garatzen ditugu.
Gorputz, estetika eta sexualitate eredu bakarrak ezarriz pertsonen aniztasuna ez da bermatzen eta tamalez hori gure kulturaren parte bilakatzen da. Gainera kulturaren esparru askok sexualitatea genitalizazioan bihurtzen lagundu dute, horrela emozio eta sentipen guztietaz bananduz.
Honen ondorioz emakumeak zein gizonak kaltetuak dira, lehenengoak objektu-sexual baten modura tratatuak direlako edota euren sexualitatea modu askean bizitzeko eskubidea deuseztatu zaielako eta bigarrenak gaian orojakitunak izateko presiopean hazi direlako. Sinismen eta mito askok norbanakoaren askatasun sexuala baldintzatzen dutela argi dago. Baina, batez ere, haurrek eta gazteek dituzte arazoak euren askatasun hori eraiki ahal izateko, baliabiderik ez dute eta.
Begibistan da, egungo jendartean, haur eta nerabeen heziketan sexualitatea ez dela zeharka lantzen. Horregatik, hona hemen haurren eta nerabeen sexualitatean sakontzeko proposamena hau, hurrengoko gaiak eta helburuak ditugularik:
- Jendartea eta kulturaren eragina gugan izaki sexudun garen heinean; jaiotzetik zendu arte ematen den garapenaz ohartzea.
- Sexualitatea eta honi atxikitzen zaizkion estereotipo eta mitoen hausnarketa.
- Sexualitate anitzak daudela ezagutzea eta norberaren onarpena eta besteekin izaten ditugun harremanak sendotzea.
- Norberaren garapen sexuala eta harreman osasuntsu eta naturalizatuak bultzatzea.


