Mr Red & Mr Blue ailegatu berriak
Aparteko bi bidaiari Euskal Herrira ailegatu berri dira: munduan barrena bidaiatu ondoren, arineketan egin dute azken tartea. Hara! begira non dauden ... parkeko jesarlekuan neka-neka egina!... Gure artean izango dira bizi izan duten istorioak kontatzeko eta ikasitako trikimailuak erakusteko. Etor zaitez ezagutzera!
Mr. Red & Mr. Blue, beraien eroaldi magikoekin une gogoangarriak eskeiniko dizkiguten pailazoak, Euskadira datoz: munduan barrena bidaiatu ondoren, pailazoen betiko saio eta ateraldi klasikoei bidea eginez, figura honen iturburuari eta benetazko muinari lotuta agertzen zaizkigu.
Espektakulu honen berritasuna, batez ere, efektu magikoen kateatzetik dator, ikusleen eskuhartze koralarekin batera.
Obraren hariak irudikatzen du pailazo bikote berezi honen etorrera eta euskal jendartearen aurreko bere aurkezpena.


