Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pailazoen estrenaldia Arrigorriagan egin da

Pailazoen estrenaldia Arrigorriagan egin da

2011/03/25

Korrika Kulturalaren barruan Mr. Red eta Mr. Blue pailazoen estrenaldia ikusteko aukera izan genuen. Azkenean “Joan etorrieroak” Korrikarekin batera Arrigorriagako tren geltokira garaiz ailegatu ziren antzezlanaren lehenengo emanaldia burutu ahal izateko.

Mr. Red!!  Zer Mr. Blue... Publikoaaaaaaa! Halako berbaldiarekin agertu ziren tren zahar baten ke artean gorriz eta urdinez dotore jantzita. Lonbo aretora hainbat familia hurbildu ziren ; haurrei izugarri  gustatu zitzaien eta helduok haurrak baiginen disfrutatu genuen.

Aitor Marcilla eta Eriz Marques pailazo tradizionalen gorputzean martxoaren 19an Bizkaian zehar eta Itturriren eskutik agertu ziren lehenengo aldiz jendearen aurrean. Aspaldiko pailazoak nolakoak zirenen lekukoa ekarri zuten euskararen lasterketa honetara, antzinako eszenaldiak berreskuratu nahian ezer berria asmatu barik. Bestalde, ezer aipatzekotan,  proiektu honetan euren aparteko eszenaratzea eta jarritako ilusioa azpimarratu behar da.

 Lan minimalista badirudi ere, atrezzoaren beste aldean eten gabeko lan aktiboa somatzen da. Honen adibide: Musika, dantza, esketxak, samurtasuna,  joko malabarak , haien bide-zorroetan ekarri  zizkiguten opari izatea.

“Joan etorrieroak” ez dakigu nondik etorri diren ezta hurrengo geltokia zein izango den, baina Bidaia on izan!

Pailazoen estrenaldia Arrigorriagan egin da

Geltokitik antzokira