Albisteak
Ibilaldiko Zirikot dantza (Dangiliske)
2013ko Ibilaldia 'Aldapa Leunduz' lemapean maiatzaren 26an Portugaleten ospatuko da. Aurten, 16:00etan Dangiliske taldearen erromerian Ibilaldiko Zirikot dantzaren aurkezpena Asti leku ikastolan egingo da.
Oxabi, erromeriaz erromeria
Taularen gainean eskoziar taldea badirudi ere, euskaldunak eta parrandazale koadrila ederra esango nuke nik... Zazpi musikari, Zazpiak bat eginez, OXABI bezala aurkezten dira. Eta oraingoan Jon Gomez Garairekin, taldeko abotsa moduen aritzen dana, gaur bozeramalea, solasaldi polit bat izan dugu elkarrekin. Jonek, OXABI erromeria taldearen izenean honako pintzelada eman digu.
Txarlestrup antzezlana kalez kale musikaz blai
Auzora konpainia berri bat ailegatu da… Txarlestrup du izena eta ikuskizun bat eskeintzera etorri da. Ez dakit ondo zer diren, aktore moduan aurkezten dira, klarinete eta pianoa ikusi ditut furgonetatik jaisten, musikariak ote dira? Baina… oreka egiten hasi da neska argal hori beste horren sorbaldan igota… beste neska hori dantzan dabil?... zein artista-multzo mota da hau!! Hurbildu eta galdetu egingo diet.
Sexualitatea gai debekatua
Begibistan da, egungo jendartean, haur eta nerabeen heziketan sexualitatea ez dela zeharka lantzen. Sexualitatea gai debekatua eta ezkutua izaten jarraitzen du. Hau dela medio, haurrek, gazteek eta helduek gai honetan hutsuneak dituzte. Bizi garen jendarte honek sexualitate eredu karratua inposatzen du eta honen ondorioz jarrera mugatuak garatzen ditugu.
Orsai antzezlanaren estrenaldia Bilbon egingo da
Malas Compañias taldeak sortu berri duen Orsai antzezlanari buruzko elkarrizketa egin diogu.
Mr Red & Mr Blue ailegatu berriak
Aparteko bi bidaiari Euskal Herrira ailegatu berri dira: munduan barrena bidaiatu ondoren, arineketan egin dute azken tartea. Hara! begira non dauden ... parkeko jesarlekuan neka-neka egina!... Gure artean izango dira bizi izan duten istorioak kontatzeko eta ikasitako trikimailuak erakusteko. Etor zaitez ezagutzera!
Txotxongiloen paperezko istorioak
Behi Bi´s txotxongilo taldeak prestatu duen azken ikuskizuna dugu hau. Ohi denez, aukeratu duten gaia oso egokia, hezitzailea eta interesgarria da. Bost eta hamabi bitarteko haurrei zuzenduta, betiko teknikak eta teknika berriak uztartuz taularen gainean ikuskizun zoragarria bihurtzen dute.


