Pailazoen estrenaldia Arrigorriagan egin da
Korrika Kulturalaren barruan Mr. Red eta Mr. Blue pailazoen estrenaldia ikusteko aukera izan genuen. Azkenean “Joan etorrieroak” Korrikarekin batera Arrigorriagako tren geltokira garaiz ailegatu ziren antzezlanaren lehenengo emanaldia burutu ahal izateko.
Mr. Reeed!! Zer Mr. Bluue... Publikoaaaaaaa! Halako berbaldiarekin agertu ziren tren zahar baten ke artean gorriz eta urdinez dotore jantzita. Lonbo aretora hainbat familia hurbildu ziren ; haurrei izugarri gustatu zitzaien eta helduok haurrak baiginen disfrutatu genuen.
Sexualitatea gai debekatua
Begibistan da, egungo jendartean, haur eta nerabeen heziketan sexualitatea ez dela zeharka lantzen. Sexualitatea gai debekatua eta ezkutua izaten jarraitzen du. Hau dela medio, haurrek, gazteek eta helduek gai honetan hutsuneak dituzte. Bizi garen jendarte honek sexualitate eredu karratua inposatzen du eta honen ondorioz jarrera mugatuak garatzen ditugu.
Gorputz, estetika eta sexualitate eredu bakarrak ezarriz pertsonen aniztasuna ez da bermatzen eta tamalez hori gure kulturaren parte bilakatzen da. Gainera kulturaren esparru askok sexualitatea genitalizazioan bihurtzen lagundu dute, horrela emozio eta sentipen guztietaz bananduz.


